06.26.09
Atala(k): Sailkatugabeak 2009 Ekaina 26 @ 13:25 Egilea oleaktiff
Thriller, Billie Jean… haiek bai garaiak… halan da be, ze egokia egunotan prentsan irakurritako Errol Flynnen esaldia: “Munduaren gailurrean nengoen: fama, dirua, emakumeak… baina azkenean konturatu nintzen munduaren gailurrean ez zegoela ezertxo ere ez”.
Lotura iraunkorra
05.27.09
Atala(k): Iruzkinak 2009 Maiatza 27 @ 15:18 Egilea oleaktiff
Azkenean… duela hilabete ta piku kaleratu zan Henry & Louisen “Rise Up” kantuaren erremixak batzen dituen singlea. 12 hatzbeteko binilo bikoitz honen bidea, ostera, ez da erraza izan. Hasieran binilo bakarrean atera behar zuten, baina dirudienez fabrikatik txarto irten zan, akatsen bategaz. Azkenean, binilo bikoitza egitea erabaki zuten, baina hor ere arazoak egon ziren, prentsajea egin zuen fabrikak ez baitzuen kontutan izan formato bikoitz hori, eta banatzaileari espero baino 3 - 4 aste beranduago iritsi zitzaion “materiala”.
Finean, steppa komunitatearen gozamenerako, Apirilaren erdi aldera irten zen kalera, eta ohiartzun majoa izaten ari da unibertso musikaleko bazter txiki honetan. Dena dela, kuriosoa da Pinch eta RSD-ren erremixak etorri arte kantu honen bertsio orijinala hortik zehar galduta egotea, “Time Will Tell” albun mitikoan, oso jende gutxik ezagutzen duen roots - dub LP berezi horretan. Orain 12 urte Andy Scholes (Henry & Louis-en %50a) jamaikara joan zan aurretik etxean landutako erritmo batzuen laguntza soilarekin, bertako artista mitiko batzuen ahotsak grabatzeko asmoagaz.
Azkenean abeslari talde majoa osatu zuen (Tony Tuff edota Willie Williams moduko beteranoak, baita hainbat “promesa” gazte), eta emaitza groove jarraitu baten gainean garatzen dan albun kontzeptuala da, rasta ikutua, dub produkzio teknikak eta erritmo elektronikoak maisuki uztartzen dituen LPa. Aukera izan ezkero… bajatu! (jadanik kopia fisiko gutxi geratuko dira salgai hortik zehar)

Lotura iraunkorra
05.07.09
Atala(k): Sailkatugabeak 2009 Maiatza 7 @ 19:29 Egilea oleaktiff

Haritz Irureta (TT3) reggaezaleak pasaturiko mezua da hau. Bob Marleyren omenez hainbat ekitaldi antolatu ditu aste honetarako Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, benetan itxura tentagarriarekin. Lehenegoa pasatua dagoen arren, azken hirurak oraindik harrapatzeko modukoak dira:
Maiatzak 8
Revolutionary Brothers (Donostia) eta King Konsul-en (Zarautz) eskutik reggae saio bikaina gaueko 22:30etan hasita.
Hiruko hau lan eta lan dabil azkenaldian eta oso musikari onak dira. Benetan saio ederra izango da. Agian sorpersaren bat ere egon daiteke. Anima zaitez!
Sarrera 3€ bakarrik.
http://www.brotherzone.net
http://www.myspace.com/kingkonsul
Maiatzak 9
B&TT (beltza ta TT3) plays Bob Marley. Bob Marleyri buruzko musika sessioa, bideo irudiekin lagunduta (VJ video jockey).
Gaueko 22:00etatik aurrera.
Maiatzak 10
Zinea: Roots time filma.
19:30etatik aurera
sinopsia: La pelicula filmada por argentinos en la isla del tesoro (en su mayor parte en el poblado de Nine Miles, patria chica de Bob Marley)…
http://www.ladedios.com.ar/ladedios2/?q=node/8155
Lotura iraunkorra
04.07.09
Atala(k): Material beroa 2009 Apirila 7 @ 16:56 Egilea oleaktiff
Baso tropikalera be heldu omen dira doinuok…
Lotura iraunkorra
03.30.09
Atala(k): Material beroa 2009 Martxoa 30 @ 15:55 Egilea oleaktiff
Deadbeat-en azkenengo LPtik - “Roots and wires” - hartua. Oso gomendagarria… bere aurreko disko luzea aise gainditzen dau soinu eta pieza landuagoekin. Tikimanen parte hartzea be, ohitura dan legez, punta puntakoa.
Lotura iraunkorra
03.05.09
Atala(k): Zuzenean! 2009 Martxoa 5 @ 18:33 Egilea oleaktiff

Otsailak 7, gaueko 22:00ak, Leeds hiriko auzo “dodgy” bat. Bi galdakoztar bolantea ezkerrera duen Fiat Punto baten, txamarrak belarrietaraino igonda, kanpotik sartzen dan hotza aguantatzeko ahaleginetan. Azken 20 urteetako edurte handiena jausi da Ingalaterran, eta termometroa ez da 0tik igo egun osoan. Gure aurrean daukagun ikusmirak ez du hotz sentsazio handiegirik trasmititzen ostera. West Indian Centre-ra gero ta jende gehiago hasi da hurbiltzen (gehienak taxiz!), eta Karibeko gorilak diruditen atezainen aurrean ilada majoa sortua da. Guk be gure atzekaldeak mugitu behar ditugu, seguru areto barruan kotxean baino bero gehiago egiten duela!
Gonbidatuen zerrendan gaudela jakitean 2 metroko armairu baltzak gure sorterria ezagutu nahi izan du, kuriositate hutsagatik seguru asko. Ahoskatze arazoak gora behera, barrurantz sartzea lortzen dugu, katxeo sakon bat jasan eta gero. Kontraesana, ia sarreran bertan aretoko pertsonalekoa dirudien tipo batek “pills” eskeintzen dizkigu irirbarre zabalarekin. “No thanks”, irribarre tonto eta guzti, eta barrura. Topatzen dugunak grabeen paradisua dirudi: Room 2 egitura metalikodun barrakoi handi bat da, barrutik kamuflajezko malla eta sinbolo rastaz horniturik. Fondoan, DJ eta MCentzako agertokia, holograma ikusgarriekaz hornituta, eta beste edozerren ganetik Sound System estiloko bozgorailu dorrea.
Hasieran lau katu gagoz reggae eta dancehall erritmora lasai asko, eskinetako aulkietan jezarrita. Baina dubstep erritmoak hasteagaz batera, panorama aldatuz doa. Gimnasio zahar bat dirudien West Indian Centre betetzen hasi da. Gure harridurarako, gehiengoa oso publiko gaztea eta… zuria da. Bilbon Fever edo Antzokian topatu daitekeen juerga zalea, Leedsen Sub Dub gauera doa. Eta zelan joan ganera… pistan guztia emotera.

Jendetzak gainezka egin aurretik gonbidatu zerrendan sartu gaituen Rob Smith-ekin (gau horretan RSD) egoteko aukera dugu, Red Stripe batzuk dastatzen ditugun bitartean. Jenero honen inguruan sortu den sukarrarekin inoiz baino gehiago pintxatzen dabilela diosku. Astero - astero ditu boloak, bere semeak izan daitezkeen mutikoak dantzan jarriz. Moda barria, betiko elementuetan oinarrituta (Joxean Artzeren iturriaren esaldia etortzen jat gogora). Bristolen kaleratzear dagozen disko barriarenn inguruan (”Rise Up” erremixatua… handia izango da) egiten dogu berba, eta zelan Fermin Muguruzaren beste erremix bat egitekotan dagoela. Ez dau askoz gehiagorako astirik. Komonazmuken set-a bukatzear dago, eta bere txanda da.
RSDk elementu elektroniko eta reggae sustraien proportzioa aldatuko du bere saioan. Asko izango dira grabe eta beat artean entzungo diren ahots jamaikarrak. Publikoak baretasun momentu horrek be gozatzen ditu, badakielako jarraian eztanda etorriko dela. Gu be gozatzen gagoz, baina inguruko gazteriak beste erritmo bat duela argi dago. Set honen ostean Room 2 infernua bihurtuko da, eta gela handian zein kanpoko erretokian arnasa apur bat hartzen saiatuko gara. Eta arnasaren truke belarria zigortuko dogu, izan be Room 1ean Iration Steppas ari dira euren dub dijitala pintxatzen, eta justu euren bafle mitikoen ondoan jartzea baino ez zaigu gogoratu. Momentu batzuetan grabeak hain dira basatiak, elkarri begitu, dantza eta irribarre besterik ez dogula egiten. Hori bai, eskumako belarriak bi egun behar izan zituen errekuperatzeko…

Gela txikira bueltan drum’n'bass-a hilda ez dagoela baieztatu ostean, erretiratzea erabakitzen dogu. Hautu zuhurra, inondik ere, ze irteeran helikoptero eta guzti dakarren polizia patrulla bat aurkitzen dogu, sarrerako jendearen artean lehenego peskizak egiten. Hanka egiten dogu, Britainia Handiko soziolojia musikalaren inguruko eztabaida topiko horri eusten diogun bitartean. Hau da, zelan dan posible holako gizarte batek horrelako musika sortzea…
Lotura iraunkorra
01.27.09
Atala(k): Iruzkinak 2009 Urtarrila 27 @ 21:13 Egilea oleaktiff
Batzutan kasualidadeak sinistu ezinezkoak izaten dira. Dj/Rupture, zeina nire inspirazio iturri handienetakoa izan dan musika nahasteko orduan (bere hasierako mixtapeak zaplasteko itzelak izan ziren niretzat) eta baita blog hau martxan jartzeko orduan be, besapean disko barria zuela etorri zitzaigun 2008 amaieran. Tituloa, “Uproot”, nik “sustraiak gorantz” edo, zergatik ez, “susterrak aidean” moduan itzuliko neukena.
Kontzeptu antzekotasunaren kuriositateaz aparte, onartu beharrekoa da agian disko honek beste batzuetan baino up gutxiago duela , erritmoen abiadurari dagokionez batez ere. Ia denbora guztian erritmoa dubstep kutsuko estilo malgu baten mugitzen da, eta ez dago jungle, dancehall edo gabba moduko estiloentzako lekurik.Klasizismo momentu batzuk, A capella interesgarriren bat (Brooklyn anthem mitikoa), arabiar toke bakanen bat… eta beste guztia elektronika iluna, sustraien parte bat Jamaikan izanik munduko beste edozein txokotan hazi ahal izan diren landare mutanteak, bizi dogun momentuaren ispilu.
Erritmo eta estiloen arteko jauzi inposibleak (momentuz) alde batera utzita, beste modu batera gozatzeko diskoa.
Lotura iraunkorra
12.29.08
Atala(k): Material beroa 2008 Abendua 29 @ 13:31 Egilea oleaktiff
Asko idatzi da Bristoleko musika eszenaren inguruan, agian gehiegi. Gure inguruko medioetan, kazetariek ia beti prisma berarekin tratatu dute arloa, eszena oso bat hirukote batera mugatuz: Massive Attack, Tricky eta Portishead. Mediatikoki arrakastatsuenak, baina beraien azpian, edo atzean, kristolango humus musikala izan dutenak, hala nola promotoreak, disko dendak, klubak… eta zelan ez, artistak, artista pilo bat. Batzuk mundu mailan ezagunak egin eta negozio musikaleko behi sakratuak bihurtu ziren, beste asko ostera underground mailan mugitu izan dira beti, eta hor jarraitzen dute, nolabait aurreko belaunaldiaren ondorengoak diren gaztez lagunduta, eszenaren garra bizirik mantenduz, nahiz eta medioek jadanik ez duten hainbeste paratzen beraien begia Ingalaterrako hiri txiki eta lasai honetan.
Hori da behintzat Bristolgo dubstep eszenaren inguruko programa berezian Mary Anne Hobbs BBC irratiko esatariak ateratzen duen ondorio nagusia. Trip Hop eta drum’n'bass kontzeptuak agortu eta gero, ez da norbere burua berrasmatzea besterik geratzen, elementu zaharrak zein berriak bide desberdinetatik eramanez. Azken baten, hori da dubstep jeneroaren ezaugarri nagusienetakoa. Berez ez da ia ezer asmatzen, baina inbentoak badu holako orijinalitate zigilu bat, batez ere ejekuzio moduarekin eta sortzen duen giroarekin loturik dagoena. Hasieran belarri berrietan arraroa edo estatikoegia izan daiteke, baina elektronika eta dub - reggaea gustuko euki ezkero, atoan hartzen zaio punttua.
Saioaren inguruko informazioa eta osorik bajatzeko loturak, hemen.
On egin daizuela…
Lotura iraunkorra
12.17.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Abendua 17 @ 16:53 Egilea oleaktiff
Where the Hell is Matt? (2008) from Matthew Harding on Vimeo.
Kuriosoa bideoa… merezi dau begirada bat botatzea. Momentu katxondoren bat edo beste ikusten da.
Hori bai, bideoaren poztasun eta kultura nahasketa mezu horrekin bat letorkeen musika be jarri zezaketen… eta ez betiko malenkonia mainstream anglosajoia!!
Lotura iraunkorra
12.16.08
Atala(k): Iruzkinak 2008 Abendua 16 @ 16:38 Egilea oleaktiff

Esan ohi da suarekin olgetan ibiltzen danak txiza eginda jeikitzeko arriskua duela. Eta hori da Kepa Junkerari azken asteetan gertatu zaiona, bapatean ohea mela - mela eginda izartu dela. Arrazoia? Ba nire ustez, eta modu labur baten izanda, talentu larregi izatea. Hori bai, “talentu” hitzaren inguruan duela gutxi entzun nuen definizioa aintzat hartuta: egiten dakizun horri balioa emateko gaitasuna. Izan be, Junkerak urte asko daramatza egiten duenari balioa eransten, eta horrek stablishment kulturalaren ateak parez pare zabaldu dizkio.
Balio eranste horren inguruan asko eztabaidatu daiteke, batez ere arlo artistikoari dagokionez. Mundutxo tradizionalean zenbait jira – bira eginak gara, eta ez dut Bilbao 00:00htik aurrera Junkeraren ibilbidea hobera joan denik uste duen inor ezagutzen. Grammy bat irabazi du, cachet-a esponentzialki handitu da Mutriku eta Zabaletagaz ibiltzen zen garaietatik, kolabo internazionalak egin ditu, mundu osotik bidaiatu omen du, etxean sarao guztietan egeri zaigu (Athletic eta Euskaltelen musika, ekitaldi ofizial ugari…)… baina, eta hemen dator koxka, musika tradizionalaren munduko “Midas errege” bilakatze hori benetan bat al dator artistikoki egiten ari denarekin?
Ez naiz trikiti – zale amorratua, baina Bok – Espok arrakastatik hona ze beste kantu, doinu… geratu da gure kontzientzia kolektiboan? Nik ez dut bat bera be ezagutzen. Eta inguruan ditudan beste musikazaleek gauza bera uste dute. Halan ba… zelan batu emaitza artistiko eztabaidagarri horiek euskal gizarteko artista errepresentatiboena izatearekin?
Beste modu batera esanda: nazioartera zabaltzea hainbeste goretsi eta gomendatzen duen artista globalizatuak, etxean askatxoa janariz ondo beteta izaten jarraitzen du, bidaia multikultural eta kitzikagarri horretan bere sakelak koltxoi ederra izan dezan. Ez dakigu oso ondo zer egiten duen, baina jadanik sinbolo bihurtu dugu, eta berdin da sinfonia edo puzkerra: gure enbaxadore internazionala denez, txalotu eta lagundu beharra dago.
Horren erakusle bikaina dira DEIAn idazten dituen zutabeak: inoiz ez dut horrelako auto – koipeztatze ariketarik ikusi. Bere jarduera profesionalaren promozio hutsa: gaur hemengo fusio - kontzertu interesgarrian, etzi harako bidaian, harainegun solidaritate ariketa osasungarrien inguruan… dena da positiboa, itzela, ikaragarria, interesgarria, erakargarria. Kritika, ironia, hausnarketa sakona… zertarako, norbere irudia zelofanean bilduta proiektatu daitekeenean?
Ai Kepa, larregi tenkatu dozu sokea, eta 700.000tan neurtzen dan azken bultzada honek zure alde feniziarrena utzi du agerian. Batzuk jakinaren gainean gengozan (musikariei ordaintzeko arazoak vox populi dira), baina ia zelan toreatzen dozun egoera orokor hau. Badakigu zelakoak garen, eta are gehiago auzokoaren irabaziek xaxatutako inbidia tartean dagoenean. Hasteko, Arriagako irabaziak GKE batera joango direla zabaldu dozu.
Han ikusiko gara. Ba bai, kontuak kontu, guztiok izaten ditugulako horrelako kontraesanak. Ni neu lehena.
Lotura iraunkorra
« Aurreko orrialdea Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2
Report-Msgid-Bugs-To:
POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100
PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100
Last-Translator: Jokin Lacalle
Language-Team:
MIME-Version: 1.0
Content-Type: text/plain; charset=UTF-8
Content-Transfer-Encoding: 8bit
X-Generator: KBabel 1.11.4
Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2
Report-Msgid-Bugs-To:
POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100
PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100
Last-Translator: Jokin Lacalle
Language-Team:
MIME-Version: 1.0
Content-Type: text/plain; charset=UTF-8
Content-Transfer-Encoding: 8bit
X-Generator: KBabel 1.11.4