05.30.07
Atala(k): Material beroa 2007 Maiatza 30 @ 17:56 Egilea oleaktiff
Duela hilabete pare bat irratsaio grabatu bat heldu zan nire eskuetara. Samurai FM, Blood & Fire show1. CDa martxan jarri eta, oh! sorpresa… oraindik argitaratu gabeko birnahasketa interesgarriak, aurkitzeko zailak diren klasikoak eta beste hainbat bitxikeria. Azken hauen artean sartuko nuke irrati esatariak lehenengo jartzen duen abestia. “…nineteen years old girl from Lagos, Nigeria…” izena, “eissa” antzeko zeozer, eta abesten zuenak “prisoner” antzeko tituluren bat izango zuela suposatzen nuen.
Abestiak harrapatu egin ninduen, baina pista bakarreko CDaren barruan neukan, grabazio kalitate nahiko eskasarekin eta irrati esatariaren britaniar - karibear slang-a gainetik entzuten delarik. Hortaz, sarean zehar bilaketa nahiko sakona egiten hasi nintzen, azkenean abeslariaren izena - Asah - eta abestiaren titulua - Jailer - identifikatu arte. Hala ere, bazirudien kantua argitaratu gabea zegoela. Ekoizpena Don Corleonena (jamaikar ekoizle ezagun bat) omen zen, baina Jailer oraindik argitaratu gabe zegoen.
Azkenean, etsita nengoenean, kasualitatez modu digitalean (Internetetik bajatuz) erosteko aukera aurkitu nuen Juno disko dendan.

Abestiak reggae eta downtempoaren arteko ekoizpen sinple eta eraginkor bat du, baina benetan nabarmentzen dena neska honen abotsa da. Gozoa eta garratza aldiberean, modulazio nahiko “rustikoak” naturaltasunez erabiliz, eta kantuak kontatzen duen istorio tristea (presoak preso - zaindariari zuzentzen dion mezu ia desesperatua) sinesgarri eginez. Ez naz ni ahots ikaragarriekin emozionatzen dan pertsona, eta kantuan adituak direnentzako neska honek agian modu basatiegian abesten du, baina… ez diozue zerbait berezia igartzen?
Asah - Jailer (radio edit)
Lotura iraunkorra
05.28.07
Atala(k): Sailkatugabeak 2007 Maiatza 28 @ 14:36 Egilea oleaktiff
Teknologi berriekiko nire jarrera ” 2.0″ izango balitz, orain ez nintzateke izerdi patsetan egongo mp3 fitxategi bat blogera igotzen ahalegintzeagatik…
Lotura iraunkorra
Atala(k): Sailkatugabeak 2007 Maiatza 28 @ 14:05 Egilea oleaktiff
Bueno, blogaren oinarrizko egitura diseinatu nebanetik lehen sarrera idatzi arte pasatu diren egun guztiek argi uzten dute blogek duten arazo nagusienetako bat: sortu, oso erraz sortzen dira, baina eguneratuta mantentzea… hori beste kontu bat da, aizue! Badagoz hortik zenbait teknopata egun guztia ditxosozko TIC horreen inguruan emoten dabenak, eta bloga edozein momentutan lotura edo albiste interesgarriekin eguneratuta mantentzea lortzen dabenak, baina asuntoa monografikoagoa danean… uff… Orrua “letren errepublika bananeroa”n moduan akabatzeko arriskua dago: sarrera bat bi hilabeterik behin , eta gaitzerdi bizirik jarraitzen duen bitartean!!
Klaro, beste aukera bat bere garaian arrakasta nabaria izan arren fuellea galduz doazen blogger-ena da: jaun andreok, eskerrikasko, polita izan da iraun duen bitartean, baina istorio hau bere amaierara heldu da. Bi adibide aipatzearren, jarraitzaile nahiko fidelak omen zituen Julen Gabiriaren bloga, edo niri grazia handia egiten zidan Club de Egipcios , Malagako narkotrafikatzaile ironiko, sofistikatu eta musikazale baten istorioak biltzen zituena (amaiera nahiko arraroa izan zuen blog honek… azken kontrabandoa txarto aterako ete zitzaion nire narco faboritoari?)
Finean, ia blog honi arnasa luzea emoteko gai nazen… zuen jarraipen eta erantzunek asko lagunduko dute, baina argi dago garrantzitsuena (irakurtzea / bajatzea merezi duen zerbait plazaratzea) nire esku dagoela… ia ba!!
Lotura iraunkorra
05.09.07
Atala(k): Sailkatugabeak 2007 Maiatza 9 @ 15:57 Egilea oleaktiff
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
Lotura iraunkorra