06.15.07

Garai latzak

Atala(k): Sailkatugabeak, Iruzkinak 2007 Ekaina 15 @ 14:28 Egilea oleaktiff

xlcd203-lo.jpg

Azkenaldian buelta gehien emon deutsadan diskoa, dudarik gabe. Hasieran hain erraz sartu ez arren, apurka apurka engantxatzen daben horreetarikoak…

Disko bitxia da, zinez. Berez artista desberdinen singleez osaturiko bilduma da, azkenaldian jamaikar musikan egon diren zenbait “hit” eta agerpen berrien bilduma zabal bat. Sizzla beteranotik QQ 10 urteko umera, era guztietako artistak aurki ditzakegu, baina orohar ezaugarri amankomun bat bat du hemen biltzen den materialak: ragga doinu bortitzenetatik aldendu eta susterretara bueltatzen dira artistak, doinu beroagoak, positiboagoak eta, azken finean, emotiboagoak landuz. Doinu potenteentzako tokia ere badago (Turbulence, Sizzla bera…), baina orohar roots eta lovers azpietiketa jar dakioke reggae honi, hori bai, beti modu zabal batean ulertuta.

Hala ere, ez da ahaztu behar bibrazio positibo hauean atzean igartzen den hondamena, tituluak berak edo abestien letrek adierazten duen moduan betiko garai latzak bizi baitira ghettoan.  Hori bai, oraingoan kaka horretan zipriztinduta dauden “gangsta” testigantzak albo batera utzi eta guzti hori aldatu daitekeen ikuspegi positibo bat aurki daiteke diska honetan.

Gainera, CD extra bat ere badakar, Federation Sound-ek 19 abesti horiekin egindako nahasketa bat, reggae sound system-en estiloan. Hona bildumako ale pare bat:

Turbulence - “Notorious”

I Wayne - “Living in love” 

06.08.07

Badatoz, badatoz…

Atala(k): Zuzenean! 2007 Ekaina 8 @ 20:30 Egilea oleaktiff

glastonbury1.jpgIndustriako mainontzien negarrek (”la musica se muere, sr. presidente…”) inolako funtsik ez dutela argi ez badago, honatx froga definitiboa. Azken urteotako gorakadaren ostean, espero zitekeen beste jaialdiren bat gehiago agertzea, baina ni behintzat egunotako uholdearekin apur bat flipeute nago… enpiñ: disco - glitch norvegiarraren fan porrokatua zarela? Ez kezkatu txo, seguru zure gustukoa den bizpahiru jaialdi aurki ditzakezula estatu mailako zerrenda mamitsuan….

Hasi gaitekez klasikoak aipatzen, urteak joan urteak etorri kartel mamitsuak mantentzen jarraitzen dutenak: kutsu indie-dun FIB, musika elektronikoan (parkatu, “aurreratuetan”) zentratzen dan Sónar, asteburu honetan dan (Danilo, ondo lotu koleta Pearl Jamen kontzertuan, arren!) Festimad, apur bat rockeroagoa, edo guztiz raver-a dan Monegros Desert.

Klaro, jaialdi hauek urteetan zehar ondo funtzionatu izan dabe, baina oraintxe datoz arazoak… izan be, lehendik nahikoa ez baziren, beste erabateko proposamenak udabarriko zizak lez ari dira hazten: toki ezberdinetan baina talde berberekin (eh!?) ospatzen diren jaialdiak, esaterako. Horren adibide, joan den urtean joatekotan egon ginen Summercase edo PepeWorld (azken honek Smashing Pumpkinsen karta nostaljikoa darama mahukan).

Eta zer esanik ez FIBeko zoramen eta masifikazioaren aurrean alternatiba trendy eta erlaxatuagoak diren jaialdi poppieak: jadanik beteranoa dan Contempopránea, edota barriagoak diren Faraday eta PopArb.

Hori bai, hazkunde bat egotekotan, jaialdi elektronikoek bizi dutena: F.A.M.E., PITCH, Electrosonic (ADF, Mala rodriguez, François K, Tiga… Burgosera osteratxo bat egiteko moduko kartela, bai horixe… ), Raumplaya, edota britaniarrek eta britaniarrentzako antolatuta dagoen Creamfields, Andaluzian.

Gero, aipatu beharrekoak dira azkenaldian gero ta ugariagoak diren “jaialdi instituzionalak”. Hau da, diru publikoz ondo hornituta, lekuren bateko ekonomia edo / eta irudiari inpultso bat emon gurean, era guztietako konbinazioak egiten dituzten kartelak, non toki gorena jadanik dekadentzian dagozan dinosauroz beteta dagoen (Bad Religion, Iron Maiden, Chili Peppers, Metallica…). Sentitzen dot esatea, baina Bilbao bbk live duda barik kategoria honetan sartu behar da, Natural Music, Sonorama, Senglarock edota Metro Rock modukoekin batera. Presupuestoaren % 80a seguruenik talde mastodontiko horreek eroango dute, eta aniztasunaren izenean konbinazio nahiko estranbotikoak egiten dira (¿Fito eta Maceo? ¿Iggy Pop eta Mago de Oz? ¿Sepultura eta Els Pets?). Egia esan, ez da kontra egiteagatik (lagunen bat irrikitan dago, Metallica ikusteko egunaren zain) , baina badirudi azken aldian promotoreek sekulako pagotxa aurkitu dutela zenbait Diputazio eta Udaletxe “modelnotan”.

Proposamen konkretuagoak ere badagoz, estilo zehatzetan eta aurrekontu eta publiko mugatuagoak dituztenak, eta otzara horretan sartu beharko dira han - hemenka aurkitzen diren jaialdi “etnikoak” eta hurbil - hurbil izango dan Belarreggae jaialdia. Azken hau gomendagarria da oso reggae zale ororentzat. Giro lasaia, hauts eta zikinik ez (Larreako futbol - zelaiaren moketan bat baino gehiago ortozik ikusi gendun joan den urtean), eta urterik urtera indartzen doan kartela. Aurten, bi izen nabarmenduko nituzke: Sizzla eta Chulito Camacho. Azken honek ia zelan defendatzen duen pertsonalki askorik gustatu ez jatan diskoa.

Laburbilduz, gura duenak badauka non aukeratu… ni neu, momentuz masifikazioetatik kanpo geratzekotan nago (agian Bilboko Chili Peppersen eguna eta Belarreggae bera salbu) . Ez neuke Jose Luis eta bere lagunaren moduan amaitu gure, jaialdi osoko abonoa erosi ta gero!!

06.04.07

Erregina ta konpainia

Atala(k): Material beroa 2007 Ekaina 4 @ 12:35 Egilea oleaktiff

warrior queen

Aurrekoan eskegitako abestiaren kontrakoa da honakoa. East Londoneko lurpeko doinuak, momentu honetan “underground” kontzeptutik hurren leudekeenak. Musika hotza, astuna, gogorra, duda barik autore hauek bere inguruan arnasten dutenarekin lotuta dagoena. Dubstep jeneroa, kritikoren batek esaten zuen moduan “blogger bati baino gehiagori loa kendu dion azken gorakada”.

Bloggerrak bai, azken baten hau idazten dagoen zerbitzaria moduko melomanoentzako moda espezializatu antzekoa baita jenero hau. Hiruzpalau klub, biniloan argitaratzen diren maxietatik onena (edo salgarriena) erreskatatzen duten CD errekopilatorioak, eta klaro, jeneroaren muga estuak apurtu eta tendentzia aldizkarietaraino heltzea lortzen duten artista apur batzuk. Mutiko espabilatuak, jeneroaren harrotasuna: Kode 9, Burial, Skream!

Kasu hauek ostera, ez dira kasualitate hutsa. Jeneroaren fribolitatea apurtzeko gai dira, kasu batzuetan edozein musikazalek disfrutatzeko moduko materiala egiteraino. “Dub” aurrizkia duen estilo batentzat lojikoa dan bezala, reggaea eta dub-a oso presente dagoz abesti batzuetan, eta niretzat horreek dira duda barik emaitzarik interesgarrienak, funtsean instrumentala dan jeneroari oxigenoa emoten deutselako. Horren adibiderik onenetarikoa, Skream! gazteak (21 urte!) Warrior Queen abeslari - pertsonaje - erreginatzarrarekin garabaturiko hau… Check it!!

Skream feat. Warrior Queen - “Check it! “

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5