09.17.07
Massive !!
Egunero ez da horrelako kontzertuetaz gozatzeko aukerarik egoten, ez horixe. Horregatik, aukera sortzen denean jakin behar da holako une historikoen balioa hobesten. Niretzako, egia esan behar bada, ez zan momenturik onena: herriko jaien “voragine” zoroan murgilduta nengoen (entseguak, dj sesio bat, juerga…), eta gainera arratsaldez lanean. Halan da be, dena albo batera utzi eta BECera hurbiltzea izan zan kontsigna. Eta zer nahi duzue esatea, kontzertu bukaerako Safe from Harm erraldoi horretan sentitutako endorfina deskargagatik BECera hurreratzeko bizitako stress guztiak justifikagarriak bihurtu ziren…
Ajendatik aparte, estukura latzena errepidean bizi izan nuen. Elorrio - BEC: 90 minutu. Tartean, bi traffic jam eder… enfin, Dizze Rascalen saioa hasita egoanerako heldu nintzen. Pussyole (Oldskool) erraldoi batetaz apurtxo bat gozatzeko aukera izan nuen (zelako grabeak, amatxo neurea!!) , eta baita britaniar gazte honen beste bonba eskukada batetaz ere: Stand up tall, Da Feelin, Flex… Beste MC baten eta Dj baten laguntzaz set laburra baina intentsoa burutu zuen.
Massive Attacken intentsitatea ostera beste maila batean kokatu beharko dogu. Frente guztietan gainera: eszenatokiko errekurtsoak (argiak, joku bisualak…), musikariak (banda erreal baten laguntzaz, oraingoan beat guztiak organikoak izan ziren) eta zelan ez gonbidatuak (Deborah Miller, Horace Andy handia eta Liz Fraser). Labur esanda, talde hau beste liga batean dago, txapeldunen ligan. Diskurtso propio bat eraikitzea lortu du, eta eszenatokian gauzak gogoz eta ondo egin ezkero, (momentuz) garaipena ziurtatuta geratzen da.
Abestien inguruan, espero zitekeena: Blue Lineseko hiru enblemak (Unfinished Sympathy, Safe from Harm eta Big Wheel), Karmacoma, 100th Windowko bizpahiru erreskate eta Mezzanineko abesti asko. Nik, egia esan, gogokoago ditut lehen garaiak eta horregatik faltan bota nituen Five Man Army edo Daydreaming moduko klasikoak, baina bueno… egia da baita ere publikoaren gehiengoa estilo barriarekin gehiago sutzen dala (gehienak rocketik datozelako, agian?).
Hori bai, txalotzekoa bertako jendearen enpatia lantzeko esfortzua: “eskerrikaskou” duin batzuetatik aparte, pantailetako mezu asko euskara txukunean zeuden, eta esan bezala Safe from Harm ikaragarri baten boterea handiagotu egiten da momentu horretan eskenatoki atzeko mezuak (Irakeko gerrari buruzko datuak) zure ama hizkuntzan irakurri ezkero.
Biba zuek, Massive…

