10.26.07
Atala(k): Sailkatugabeak 2007 Urria 26 @ 10:50 Egilea oleaktiff

Greben inguruan komentatu ohi den topikoa beti da berbera: oso “guai” iruditzen zaizkigula kapitala eta patronalaren kontrako borroka hauek, berauen ondorioak guk pairatu behar ditugun arte.
Printzipioz egon daitekeen grebarik “erromantikoena” da orain esku artean dakardana. Badakizue, Britainia Handia, sindikatu istorikoak, betiko sektore publikoaren defentsa konpetidore pribatuen aurrean… ahh, Billy Bragg eta The Clashen doinuak entzun ditzaket banda sonoro moduan, piketeek barrikadak eraiki eta asanbladak montatzen dituzten bitartean!
Ba bai, erromantikoa izango zan Royal Mailko postari hauen grebak kolkoraino eragingo ez balit. Izan be, gaur egun erosten ditudan diskoen %70a via UK heltzen zait. Eta Postal Strike honen erdian, hor egon behar omen dira 3 pakete, binilozko kutixiaz beteak, ez dakit nongo posta bulegoko baztar batean, beste pakete mordo batekin batera, ez atzera eta ez aurrera…
Hori, edo azpiko piketeko morroiek estufa mitiko horri kandela emoteko erregai bikaina aurkitu dutela… azken baten, biniloa petroliotik ez al dator ba??

Lotura iraunkorra
10.22.07
Atala(k): Iruzkinak 2007 Urria 22 @ 0:25 Egilea oleaktiff

Kritikoren batek idatzi du M.I.A.ren bigarren LParen arazo nagusia ez dela diskoa bera, baizik eta 2005ean argitaratu zen “Arular” debuta. Ez zaio arrazorik falta, baina nik honakoa gehituko neuke: arazoa ez da lehen diskarekin konparatuz “Kala” txiki geratzen dala, jarraipen huts moduan, baizik eta M.I.Ak kontinuitate hori apurtu nahi izan duela kosta hala kosta, eta orain bi urte hain emaitza onak eman zituen pop formula bikain hori apur bat roskaz pasatu egin dala.
Maya Arulprasagam-ek pop abesti perfektuak (zer dira ba, “Galang” edo “Sunshowers”?) egiteko formula dominatuta zeukala zioen RDLen agertutako elkarrizketa baten. Ba, duda barik, azken lanean formulari espezia eta zapore larregi gehitu dizkio: curry txorretoiak, pikante toneladak eta Bazarretako gozoki mordoa, danak batera eragin eta “New World Music” formula apurtzaile bezain irregularra izan da emaitza.
OK, ez gaitezen hain katastrofistak izan. Diskoan M.I.Aren diskografiako bi abesti hoberenetakoak aurki ditzakegu (”Birdflu” eta “Paper planes”), eta orohar aurreko diskoaren maila mantentzen duten beste pieza batzuk: (”Boyz” eta Timbalanden kolaborazioa). “Jimmy” txotxi – disco – hinduak be bere grazia dauka, baina ulertzen dot organillo kutre horrek jende askori atzera bota araztea… hala ere, itxaron apur bat azken epaia bota baino lehen, 12″ko singleko erremixak oso itxura ona baitauko.
Hortik aurrera, desbario dezente, batez be erdiko abestietan, eta “Arular”ekin gertatzen ez zan moduan, betelana egiten duten abestiak entzuten egotearen sentsazioa. Goian aipaturiko bost abesti horiek single moduan kaleratu ezkero, LPa albo batera uzteko modukoa izango zan, baina badakigu XL zigilukoak ez direla beraien usaimen – komertzial faltagatik nabarmentzen, justu kontrakoagatik baizik. Hortaz, M.I.Ak disko honetan ataratako esku-bonbak lortu nahi izan ezkero… sakelak astintzera!
…bueno bueno, zuetariko norbait ekintza ilegal bat egiteko prest badago, sakatu azpian:
M.I.A. – Birdflu
M.I.A. – Paper Planes
Lotura iraunkorra
10.17.07
Atala(k): Zuzenean! 2007 Urria 17 @ 18:58 Egilea oleaktiff


Dana dala, BUMa ez zan gaueko kontzertuetara mugatu. El P Kafe Antzokian aperitif moduan atera ziguten asteburu pare bat lehenago, scratch tailerrak egon ziren Bibo Rocken, streetball eta graffitti ekitaldiak, eta azken bi hauek “amenizatzen” eta jaialdiaren publizitate apur bat egiten lau DJ ibili ginen, Red Bullen mixtape lehiaketan aukeratuak izan ginenok hain zuzen ere: Reentryboy, Dj T - Cut, DJ Solo-H eta Oleaktiff, hau idazten duen zerbitzaria.
Esperientzia polita, desbardina, trasto akojonante baten gainean pintxatzeko aukera (zelako potentzia audio ekipoak!!!) eta batez ere beste melomano batzuk ezagutzeko aukera. Hemendik agur bero bat Javi, Toni eta konpainiari…
Lotura iraunkorra
10.11.07
Atala(k): Sailkatugabeak 2007 Urria 11 @ 19:00 Egilea oleaktiff

Zapatuan gure inguruan ezohikoa den jaialdi batekin gozazteko aukera izan genuen Bilbon. Bigarren urtez, Bilbao Urban Musikaldia soinu beltz eta kaletarren bilgune izan zen Vistalegre zezen plazan. Publiko ugari eta anitza, instalazio erosoak (nire lehen aldia Vistalegren eta, egia esan, toki ederra da kontzertuetarako) eta eguraldia lagun… zer gehiago eskatu daiteke sei zezen hauetaz gozatzeko?
Lehenengoak publiko eskasia eta arratsaldeko siesta giroa kontra izan zituen. Flowklorikos ahalegindu ziren zerbait desberdina egiten: giro traszendentea, Jazz bandaren laguntza, berbajario melankolikoa… egia esan, faena hasteko zezenik egokienetakoa, nahiz eta beraien proposamenak respetablea guztiz ez asetu.
Jarraian, Morodo agertu jakun plazan, eta egia esan banderillatxo batzuk ez jakozan txarto etorriko bere amorrua pittin bat baretzeko. Badakizue zeintzuk diren gaur egungo reggae artistek darabiltzaten elementuak: erritmo nahiko gogorrak, abesteko era latza, abestiak ebagitzeko joera, eta topikotik topikora salto egiteko beharra (ganja, Rasta Far I, red eye …). Zentzu horretan, pena emoten du Ranking Soldiers moduko backing band-a holako errepertorioa lantzen ibiltea. Hori bai, publikoak gutxienez belarria eskatu zuen madrildarrarentzako…
…eta topiko rastetatik rapeko topikoetara. 7 Notas 7 Colores ahalegindu ziren publiko nostalgikoari eskatzen zuena ematen, eta horrela izan zela esan daiteke: jendea estribilloak abesten, arean zein gradetan zutik, eskuak eta metxeroak airean… ni ez naz inoiz Mucho Muren jarraitzaile izan, eta ez nuen asuntoaz larregi gozatu. Pose eta oportunismo usain larregi, eta koordinazioa eta afinazioa barrez, nahiko eskas.
Justu hurrengoak sobran izan zituen elementuak: Mos Defek arte eta klase lezio aparta eskaini zien bigarren mailako B-boy guztiei. Estilo propioa, ondo zaindu eta landutako ahotsa, tracklist aberatsa eta entretenigarria, eta batez be klasea, klase asko. Black on both sides diskoko abestiak nabarmendu ziren batez ere, eta impasse uneren bat be egon arren, gaueko zezen aipagarrienetakoa duda barik. Belarria.
Eta Mos Defen Nu Skool positibistaren ostean, 80. hamarkadara begira jartzeko parada Pete Rocken eskutik. Basikoki, dj beterano bat old skool hit-ak jartzen bata bestearen ostean, mikrotik orroaka publikoa berotzen saiatzen zen bitartean. “Say hoooo” “hey ladieeeesss”… temazoak eta momentu beroak egon ziren arren, showa apur bat monotonoa egin zitzaidan. Gaua ixteko aproposagoa.
Azkenik, gaueko zezen arriskutsuena, jadanik publikoaren erdia K.O. egoalarik. Mala Rodriguezek saio konpaktoa eta ondo koipeztatua taularatu zuen. Hit bat bestearen ostetik, talde sendo baten laguntzaz: Kultama eta Mahoma (bere bikotea), Dj barri eta on bat, bideoartista propioa eta koroak egiten zituzten bi neska. Lehen diskoko eta batez ere azkenengoko temak abestu zituen, jarrera serio eta oldarkor batekin. Zalantzak eragiten dizkidaten abestiak be potenteagoak iruditu jatazan zuzenean. Hori bai: publikoa nahiko eskas (parte bat alde eginda dagoeneko, eta beste parte handi bat porru eginda), eta alde teknikotik be pattal: “Nanai”n soinua guztiz joan zan, Malak eszenatokian dana emoten zuen bitartean. Belarri pare bategaz urten zitekeen Vistalegretik, baina conciertus interruptus sentsazio horrek rolloa guztiz moztu zigun han geundenoi eta baita eszenarioan egozanei be. Enfin, belarri parea eta buztana lortzeko moduko materiala entzun eta ikusi gendun, baina ordu eta giro txarrenean urten behar izan zan Mala ruedora.
Lotura iraunkorra