11.26.07
Atala(k): Nahasketak 2007 Azaroa 26 @ 13:42 Egilea oleaktiff
Azken egunetan egindako frogek fruituren bat edo beste emon dute. Hauetariko bat, Bidaia taldearen “Albokajun” eta More Rockers bikote britaniarraren “1,2,3 break” batzen dituen Mashup-a.
Albokaren doinu sarkorraren azpitik breakbeat bortitzak erritmo zoroa markatzen, arin - arinaren moldaketa XXI. mendera. Hari honetatik tiratzen jarraitu beharko da, bai horixe…
Big respect to the mighty More Rockers, eta zelan ez, Bidaiakoei… jarraitu klaketarekin grabatzen mesedez!
Bidaia “Albokajun” vs. More Rockers “1,2,3 break”


Lotura iraunkorra
11.16.07
Atala(k): Material beroa 2007 Azaroa 16 @ 16:45 Egilea oleaktiff
Badirudi egun batzuk bloga apur bat abandonatuta dudala, baina ez da gutxiagorako, izan be aste honetako jardun musikalak nahiko itota euki nau denbora aldetik. Eskuartera material dexente heldu zait, baina ez dut dastatzeko ia denborarik izan, iluminazio musikal baten harira egindako lanek prioritate osoa euki baitute.
Aurreko zapatuan Valentzia Komandanteak (arrabitari eta albokari fina) disko pare bat pasatu zizkidan, Jordi Savallen BSO bat eta iparraldeko Bidaia taldearen azkeneko diskoa, “Duo” izenekoa. Diskoa bera sorpresa oso atsegina izan da, eta azkenaldian folklorea lantzen duten bertoko taldeek lortu ez dutena lortu du nigan Duo-k, alegia, diskoa behin eta berriz entzuteko beharra. Lehen abesti basatiagatik (Basamartxa!) bakarrik erosketa justifikatuta dago, ahots eta soken eztanda melodiko bat erritmo bizi baten gainean. Horretaz gain, abesti interesgarri dexente ere baditu diskak, eta, oh! aurkikuntza, platoetan nahasketak egiteko modukoak. Tenpo binariodun abesti ia guztiak banpirizatu ditut break, grabe eta beat artean.
Horren harira, hortik zehar pendiente nituen mashup batzuk be egin ditut: Joseba Tapia, Benito… beste apur batzuk gehiago egin eta emaitza mugitzen hasiko naz. Lehenengo emaitzak, zelan ez, blog honetan egongo dira entzungai. Laster arte…
Lotura iraunkorra
11.09.07
Atala(k): Sailkatugabeak 2007 Azaroa 9 @ 17:55 Egilea oleaktiff
Oraindik dexente kezkatzen nauen pakete bat Manchester aldean galduta dagoen arren, besteak heldu dira euki beharreko material guztiarekin. 7 hatzbeteko interesanteak, dubstep eta dancehall 12″ko maxiak, Shantel golfo balkanikoaren azken LPa… tempo aldetik nahiko material lasaia.

General Levy & Lily Allen - Mad LDN
Gaurkoak Mashup-ak dira, beste modu baten esanda, erremix basatiak, autorearen baimenik gabe eta askotan bi abesti fusionatzen: sanpleaturiko a capella bat instrumental manipulatu baten ganean adibidez.

Friendly Rasta - track 1
Azken honek, bere sasiko jatorriaren ispilu, izenbururik be ez dauko. Egilea Friendly Rasta ei dala jartzen dau bakarrik galletan…
Lotura iraunkorra
11.02.07
Atala(k): Nahasketak 2007 Azaroa 2 @ 15:21 Egilea oleaktiff

BUMerako egindako nahasketa… edo hobeto esanda, nahasketaren lehen partea, hoberen geratu zana. Afrikar neskato bat, betiko Bristol, ragga, hip hop, R&B, bootleg batzuk… dana lehen saiakeran nahastuta.
Asah - Jailer ; Massive attack feat. Mos Def - I against I ; Ninjaman & Modeselektor - Weed wid da macka ; Shinehead - Jamaican in NY (Dancehall vibe) ; 113 - Tonton du bled (remix) ; Kelis - Keep it down ; Bobb Deep - Got it twisted ; Negu Gorriak - Denok gara Malcolm X ; Beastie Boys - Triple trouble ; Gnarls Barkley - Creezy hype (Heatwave remix) ; Dizzee Rascal - Pussyole (old skool)
BUM mixtape pt.1
Lotura iraunkorra
Atala(k): Sailkatugabeak 2007 Azaroa 2 @ 14:31 Egilea oleaktiff

Esperientzia polita aurreko asteburuan San Esteban de Gormazen bizi izan genduna. Bizkaitar musikari troupé txiki bat dultzaina metalikoa, trikia eta perkusioarekin egin daitezkeen aldrebeskeri eta filigranak erakustera joan ginen Aires de Dulzaina jaialdira.
Jaialdi hau 2 urterik behin ospatu ohi da Soriako herritxu honetan, eta egia esan giroa eta programa primerakoak dira. Bi urterik behin herria jaialdi honetan buru-belarri inplikatzen da, eta hori musikariok eskertu - eta gozatu - egiten dogu. Horren islada, urte batean joaten denak normalean hurrengo edizioan errepikatu egin ohi duela. Fede, azkenean zure soriar pasioak ulertzea lortu gendun Argibelek ta biok…
Bestalde, musikalki sorpresa bat edo beste hartzeko be balio izan du jaialdi honek, eta baita mitoren bat edo beste lurperatzeko. Banekien dultzaina Gaztela aldean dexente jotzen zala, baina ez ia penintsula osoan aurkitu daitekeela. Caceres eta Zamorako “txistulari”ak aurkitzea be kuriosoa izan da, eta zer esanik ez Galdakao aldean promozionatzen ditugun Jota eta Porruek Gaztelakoekin antzekotasun gehiago dutela ETBko dantza sueltoko txapelketakoekin baino. Laburtuz, askotan mugen aitzakiarekin promozionatzen ditugun berezitasunak ez direla gure jabetzakoak bakarrik, baizik eta herri kulturarenak, eta herri kultura ez da mugetan oinarritzen, komunikazioan eta elkartrukean baizik.
Enfin, filosofikoegi jarri baino hobeto izango da gure gipuzkoar - gaztelar anfitrioiaren, Pancho Sanchezen, tematxo bat eskegitea. Ojo Fede, tema hau bi ahotsetara atara behar dogu. Hemendik agur bero bat Pancho, Juanjo Molina eta konpainiari…
Pancho Sanchez - Parichi

Lotura iraunkorra