03.18.08
Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Martxoa 18 @ 13:41 Egilea oleaktiff
Dj/Rupturek eta Matt Shadetek-ek martxan jarritako Dutty Artz blogean aurkitu dut bitxikeri hau, gaztetxoen espontaneitate artistikoa noraino heldu daitekeen erakusten duena. Entzuten den musika bere garaian Matt Shadetek-ek egindako “718 riddim” da, “Brooklyn Instro” moduan ezagutu izan den bonba dantzagarri bat.
Ba zelako sopresa hartuko zuen Shadetek-ek Youtuben bere erritmora egindako 40tik gora bideo aurkitzean. Antza Brooklyngo gaztetxoek “Craziest” deitzen diote erritmoari, eta beraien artean konpetizioak egiten dituzte dantzak asmatu, grabatu eta interneten eskegiz. Brutalak euren mogimenduei jarritako izenak: “da grass choppa”, “da aeropastle”, “da double dutch”…
Goiko bideoa, sarean aurkitu daitekeenaren adibide bat besterik ez da…
Lotura iraunkorra
03.13.08
Atala(k): Zuzenean! 2008 Martxoa 13 @ 16:42 Egilea oleaktiff
Orain dala aste bete Dj Krush japoniarraren zuzenekoaz gozatzeko aukera izan gendun Bilbon. Egia esan, estiloa oso gertukoa dudan arren ez naz hip hop abstraktu eta instrumental horren zale sutsua, eta karta bakarrera jokatzea erabaki neban: DEIA egunkariaren zozketa baten parte hartu nuen SMS bitartez eta… oh, mirarie! Inoiz ez gertatutakoa: “pasatu lehen bait lehen gonbidapen parea jasotzera, Olea jauna…”
Bideoan ikusten den moduan, Dj Krushek bakarkako sesio baten bitartez defendatu zuen bere errepertorioa: kutsu melankoliko eta futuristaz apaindutako break beat zorrotzak, platoak erabiltzerakoan duen teknika bikainaz osotuta.
Hori bai, aipatzekoa da zelan funtzionatzen duten gaur egun hau bezalako turntablistek: portatil baten erabiliko duten musika guztia gordeta dago, eta platoetan binilo berezi batzuk erabiltzen dituzte denbora guztian, ordenagailuak programa baten bitartez barruan gordeta duen musika eta binilo berezi horren arteko lotura egiten duelarik. Horrela, 25 kilo binilo mugitu behar izatea sahiesten da. Gainera, gizon honen kasuan ez dakit nongo aireportuan disko - maleta galtzeko arriskua izugarria izango da (berak izango dituen maxi berezi guztiekin… ufff!), eta software hori erabilita kezkak eta pisuak ekiditzen ditu aldi berean.
Blogosferaren azken zirrikitu honetatik, Radiationekoei zorionak eta animoak beraien programazio ildo ausartari eusteko. Big up!
Lotura iraunkorra