07.18.08
Spraikada!
Azken urteotan gertatu izan den moduan, Topagunekoek EHko graffiti lehiaketa antolatu dute. Aurten Erandion izango da, eta programazioan beste adierazpide batzuk ere euren txokoa izango dute. Zerbitzari hau turntableen mundua, pintxatzearen ingurukoak alegia, erakusten saiatuko da. Goizean tailertxo bat espontaneo eta kuriosoek biniloa ukitu, marratu (jainkoarren, ez!), probatu… dagien; eta arrasti amaieran, Zarauzko artista batzuk egingo duten performance grafitero - musikalaren ostean, sari banaketari musika jarriko dion sesiotxo bat.
Dana dala, eguneko protagonistak spraidunak izango dira. Goizean goiz hasiko dira lanean, eta ia aurreko urteetan moduan (goiko argazkia, horren froga) lan ederrak ikusterik daukagun… ziur baietz!

teknopata -(e)k esandakoa,
2008 Uztaila 18 @ 14:32
Eup!
Baten batek DJ ikastaroaren unetxo bat ere eskegi du Youtuben:
http://www.youtube.com/watch?v=fE0CAAEndZ8
Oleaktiff lehendakari!
Oleaktiff -(e)k esandakoa,
2008 Uztaila 18 @ 14:32
Ei teknopata!
jode, zure radarrak ondo koipeztauta dagoz, eh?
Kauenzotz, justu sarrera ondo egitea lortzen dauen momentua jarri dabe, baina ez dakizu zenbat kostatu zan horraino heltzea!!
Bo teknopata… esker aunitz zure ekarpenagatik!!!