09.02.08

The Heptones & BDF

Atala(k): Zuzenean! 2008 Iraila 2 @ 15:41 Egilea oleaktiff

Aste Nagusian ikusitako kontzertuetatik bat nabarmendu beharko banuke, azken zapatuan ospatutako hau izango litzateke. Beste batzuk be egon ziren (Ibon Koteron, Mykal Rose…), baina Bilbao Reggae Splashen edizio barri honek merezi du aparteko iruzkin bat. Izan be, bertoko reggae zaleontzat kristolango sentsazioa da Plaza Barriko agertokian Heptones moduko “behi sakratuak” Basque Dub Foundation ekin batera ikustea.

BDF talde mutante bat da, zeinetik partaide asko pasatu diren azken hamarkadan, baina beti pertsona berak zuzenduta: IƱaki Yarritu bilbotarra, zuzenekoetan baxua eta melodikaz arduratu baina estudioan konpositore eta ekoizle lanak be burutzen dituena. Beste egunean Bilbora ekarritako formazioan aurpegi berriak nabarmentzen ziren: kitarra jole poloniarra, azken orduan topatutako bateria, Akatz bakiotarrei fitxatutako haize sekzioa… esan bezala, talde mutante bat liderraren kontzeptuaren zerbitzura.

Kontzertua sendo batez gozatzeko aukera izan gendun. BDF-k backing band moduan duen gaitasuna eta indarra hasierako pieza instrumentaletatik nabarmendu zan. Eta horri jamaikar abeslari bikotearen inplikazioa, piezen hautaketa ona eta publiko beroa gehitu ezkero… argi dago ekuazioaren emaitzak positiboa behar duela izan.

Nabarmentzekoa Leroy Sibbles-en figura: ahotsa momenturik gozoenean euki ez arren, bere jarrera eta klaseari esker kontzertu on bat egitea lortu zuen. Holako figurei eskenatokira neskak igotzea be parkatu behar zaie… Hori bai, kontzertuaren amaiera ez zan ondo geratu. Agian larregi luzatu ziren, eta azkenerako ez zen bisak eskatzeko fuellerik geratzen publikoan. Badakigu batzutan antzerki apur bat (”do you wanna more heptones??” “yes??”) beharrezkoa dela publikoa jarrera entusiastetara bideratzeko. Baina eraberean, ez dit harritzen BDF holako topiko eszenikoetatik aldentzea.

Edozein modutara, kontzertu gogoangarri bat, bat horixe. Aste Nagusiko antolatzaileak, faborez, jarraitu Reggae Splash Plaza Barrian programatzen!!!

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5