11.03.08

Alborosie Antzokian

Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Azaroa 3 @ 17:07 Egilea oleaktiff

Siziliar gustuko plater jamaikarra (edo alderantziz, hobeto esanda!) gaur Antzokian, gaueko 21:00tik aurrera. Gorputza porrusalda gogoz eukin ezkero, bueltatxu bat emoteko moduan… behintzat argi geratu daitela hasiera ordua: 21:00ak puntuan!

10.20.08

Tonto aurpegie

Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Urria 20 @ 16:13 Egilea oleaktiff

Horrelakoa zan nirea kontzertuaren ustezko aurkezpena despedidea zala ulertu nuenean… 22.00tan zala uste nuena ordurako hasita eta ondo hasita (20.00) zegoela. Jode, bi tema entzun eta “pa fuera, pa la calle!!”… kauen myspaceko ajendak eta kristo guztia. Informazioaren garaian desinformazioa topera… Behintzat sarrera dohainik izan zan.

Bideo honegaz kontsolatu beharko naz ba… snifff…

10.17.08

Beste izar bat itzali da…

Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Urria 17 @ 16:05 Egilea oleaktiff

Alton Ellis 

2008a nahiko oparoa izaten ari da musika munduko figura mitikoen desagerpenari dagokionez, eta pasa dan astean gure artetik beste izar bat joan zela irakurri nuen atzo: Alton Ellis jamaikarra. 

Alton reggae munduko figurarik zaharrenetakoa genuen, izan be estilo hau agertu aurretik bere bidea egina baitzuen musika munduan, batez be rocksteadyaren figura moduan, eta baita r’n'b eta soul estiloekin egindako saiakeretan. Geroago, beste beterano batzuekin gertatutakoa: reggae garaietako klabe sozial eta musikaletara moldatzea (nahiz eta berak beti mantendu  crooner elegante itxura hori), bere ondarearen berrikusketa extended mix, dub eta gainerako bertsioen bitartez, eta azkenik gaur egungo errebisionismo garaian egindako mundu birak bere klasikoak barriro kantatuz.

Duela hiruzpalau urte Bartzelonan egon zen eta, horren harira irakurritako kritika baten arabera, gogoan gordetzen diren kontzertu horietako bat izan zan… Ez daukat bere disko osorik, baina bai kantu solteak bilduma batzuen barruan, eta zinez diot “Girl I have a date” eta “You make me happy” moduko kantuak Karibe itsasotik irtendako perlarik ederrenetakoak direla…

Alton Elis - You make me happy

09.12.08

Boga, boga…

Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Iraila 12 @ 16:04 Egilea oleaktiff

Ragainé 2 Bermeotik urteten

Joan dan domekan Bermeoko portura lagun batzuk agurtzera joatea tokatu jakun. Koadrilako Egoi eta Rasa belauntzian munduari buelta emoteko asmoz urten jakuz, eta azken aste hauek benetan bereziak izan dira inguruko guztientzako: Andrius kapitaina Lituaniatik Bermeora heldu zaneko zalaparta, bidaiaren prestaketak, komunikabideetan izandako presentzia masiboa (Etb, Cuatro, Tele5, Deia, Gara, El Correo…), senitaterko eta lagunek belaontzira egindako bisita guztiak… eta zelan ez, agur esateko une definitiboa, aurreko domekan bizi izan genduna.

Koadrila baten erdia musikariz osotua egotea astuna izan daiteke batzutan (musikazale ez direnentzat batez ere), baina uste dot beste domekan jarritako giroak despedidearen giroa zertxobait gozotu zuela… hori bai, onartu beharra dago behin aingurea batu eta mollan gure aurretik pasatzen egon ziren momentuan, “Boga boga” jotzeak guztiok ukitu gintuela. Gure kostaldean azken mendeetan egon diren despedida ugariak apur bat ulertzera heldu ginela esango nuke…

Eta melankolia arrasto hori desagertu eta gure Elcano partikularrei haize ona opatuteko, sarean erreskataturiko bideotxo mitiko bat… ia behazuna bere tokian daroazuen behintzat!!

09.01.08

Berpizteko garaia…

Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Iraila 1 @ 16:28 Egilea oleaktiff

hibernar.jpg

Abuztuko oporretan hau eta bestea egiteko promesak zein arriskutsuak diren konturatu naz… nahiz eta denbora gehiena etxe inguruan emon, badirudi Barbados inguruan edo ibili nazela, burua ohiko jardun eta beharretatik hain urruti…

behintzat, indarrez berpizteko balio dezala!

07.30.08

Spraikada 08: zenbait zertzelada

Atala(k): Sailkatugabeak, Zuzenean!, Iruzkinak 2008 Uztaila 30 @ 13:56 Egilea oleaktiff

Nire tradizioari fidela izanez, parte hartutako ekitaldi baten ingurukoak 10 egun beranduago idazten jarri naz. Badakizue, oporrak baino lehen eskegita dauden ahalik eta kontu gehien finikitatu beharra…

 “Jaio, graffiti, hil” errematatzen

Erandion ospatutako spraikada ‘08k irudi asko utzi dizkit buruan bueltaka. Egia esan, eta ez da dohako bonboa emotearren, graffitien kontu hau beti iruditu izan zait kuriosoa. Ilegalitatearen mugan kokatzen den kultura kaletarra, mundu osoan komuna den kode estetiko bat izan arren tokian tokiko enfokearekin landu daitekeen disziplina askea… askorentzat ganberrokeriak izan arren, graffitiok sakonki inpresionatu dezakete sentsibilitate estetiko minimoa duen pertsonea. Azken baten, aurtengo lehiaketako partaide baten lanak adierazten zuen moduan, Paleolito garaiko kobetako artearen bertsiorik modernoenaren aurrean geundeke…

 finalistak lanean

Egia esan, gozada bat izan zen lehiaketarako hautatutako finalistak lanean ikustea. Batzuk taldelanean, besteak bakarrik, 8 - 9 ordu inguru horma zurietan spraikada bitartez ideia, mezu, unibertso… propioak marrazteko ahaleginetan. Uztaileko hondartzako egun itzel batek suposatzen duen arriskurekin, bai partehartzaileen osasunari zein publikoaren presentziari dagokionez.

Konplemento moduan hor ibili ginen eguneko programa apurtxo bat betetzen zenbait jarduera eginez: graffiti, breakdance eta dj tailerrak (aurreko mezuan dj tailerreko eszenatxo bat ikusi daiteke), eta arratsaldean graffitia eta musika batzen zituen performancea TTP  bikotearen eskutik.

 TTP lanean

Konkretuki, Piruk eta Pelik antolakuntzako Amaiaren Astra zaharra goitik bera bermargotu zuten, nabarmentzeko moduko selekzio musikal batez lagunduta: hasieran reggaean oinarritutako bariante desberdinekin, aurrerago bootleg katxondo mordoa erabilita. Nabarmentzekoa zati instrumentaletan sartutako euskerazko esaldiak (Atxagaren hitzaldi sorta batetik aterata!), asuntoari halako mistikotasun eta traszendentzia bat emoten ziotenak…

Laburtuz: Erandioko kaleen pasaia eraldatu duen holako ekitaldi bat gura neuke nire herrian!!

07.07.08

Uztailak 7… The Bug!!

Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Uztaila 7 @ 15:58 Egilea oleaktiff

The Bug - London Zoo 1 The Bug - London Zoo 2

 Ba bai. Gurean zezenen inguruko aipamenak nagusi diren egun honetan, nik Kakarraldoaren ganeko aipua egingo dot. Izan be The Bugen azken lanak gaur ikusi du argia ofizialki, Ninja Tune zigilupean. Eta egunotan Iruñea lau hankatara eta adarrekin dabilen faunak hankazgora jartzen duen bezala, Kevin Martinek labezomorroz beteriko Londres apokaliptiko bat irudikatzen du bere musikarekin.

Bere aurrekaria izan zen “Pressure” mitikoaren argitalpenetik 5 urte pasatu eta gero, ragga, breakcore, dub eta abarrez osatutako koktela inoiz baino gogorrago eta dantzagarriago dator. Aurreko diskoa pieza astun eta lasaietan antzeko proportzioan zatituta bazegoen, oraingo honetan pieza bilduma osoa biziagoa, gogorragoa eta ilunagoa den sentsazioa daukat. Hori da behintzat Sarean entzun ahal izan ditudan aurrerapen - zatiek emandako lehen inpresioa, LP bikoitza lortu aurretik tximinoa kentzeko daukadan modu bakarra… Entzun!

 

The Bug feat. Tippa Irie - “Angry”

The Bug feat. Warrior Queen - “Insane”

07.01.08

20 urtez ganbaran gordeta

Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Uztaila 1 @ 17:27 Egilea oleaktiff

Oroitzapen batzuk ganbaran ahaztutako trasto zaharrak modukoak izan ohi dira, kaxa bat zabaldu eta hor agertzen dira, hautsak janda eta gitxien espero zenituenean, zure iraganaren lekukoak.

Antzeko zerbait gertatu zait egunotan Robert Mugabe Zimbabweko presidentearen inguruan sortutako zalaparta dala eta ez dala. Asko dira politikari ilun honen kontra altxatu diren ahotsak, sonatuela Nelson Mandelaren gaitzespena izan delarik. Nelson Mandela aipatze hutsak ostera, ahaztuta neukan errekordu bat ekarri dit burura : 80 hamarkadaren amaieran, artean ume bat nintzela, ETBn ikusitako bideoklipa, Nelson Mandela bera ardatz zuena. Aurkezlearen berba batzuk gogoratzen nituen (“tipoak bizitzaren zati handi bat kartzelan pasatu ostean..”), baita bideoaren 80’s estetika, baina beste edozerren gainetik neska baltz batzuk botatzen zuten estribilloa neukan gogoan: “Freeeeee Nelson Mandelaaaaaaa”…

Zorionez ikusentzunezko arkeologiaren urrezko garaia bizi dugu Youtube modukoei esker, eta abestia lehenengo ahaleginean topatu dot. Autorea, ezagun zahar bat: Special AKA, The Specials talde mitikoa desegin ostean Jerry Dammersen proiektua izandakoa. Hori bai: ia ia beldurra emoten dau orain 20 urteko oroitzapen puntual bat (bideoa behin bakarrik ikusi nuen!) eta errealitatea zeinen antzekoak izan daitezkeen ikusteak…

06.06.08

Bar Bost - Reggae showcase

Atala(k): Sailkatugabeak 2008 Ekaina 6 @ 16:02 Egilea oleaktiff

Bai, irudi honek irakurketa bikoitza dauka. Judahren lehoia, reggae sesioagatik, baina baita  “lehoi” tasa altuena duen Gipuzkoar herrian dalako enkargutxoa. Zapatu honetan, Bost tabernan, Jamaikar musika saio luuuuze bat agindu didate…

5 orduko sesio baten pisua binilotan neurtu ezkero, ba kiloren bat edo beste urteten da. Hortaz, selekzioan dago gakoa, eta nire maleta jadanik sutan dago, zer eroan ta zer ez aukeratzeko dilematan. Reggae, dub, dancehall, ragga, drum’n'bass, dubstep… formula noraino luzatu daitekeen ikustea oso interesantea izango da. Hau da, jenero purutik aldentzen noan neurrian ze puntutaraino jendeak onartuko duen “reggae”a jartzen ari nazela, noz hasiko diren bekainak okertzen eta lepoak luzatzen…

Baina ez gaitezan okerrenean jarri. Publiko “selektoa” dala entzun dot. Ia aho zapore ona izteko gai nazen.

05.24.08

Cut & Paste !!

Atala(k): Sailkatugabeak, Iruzkinak 2008 Maiatza 24 @ 19:40 Egilea oleaktiff

Aurreko astean Berrian dubstep disko baten kritika irakurtzeak hasieran sortutako poztasuna (rock eta irrati-formuletatik kanpo badago bizitzarik!) shock latza bihurtu da kritikaren benetako iturria kasualitatez aurkitu dudanean. Bueno, egia esan kasualitatea ere ez da, hilero Rockdelux aldizkaria erosteko ohitura baitut unibertsitate garaietatik.

Eta harrigarria egiten zait Gorka Erostarbe kritikariak hortik zehar Berria eta Rockdelux irakurri ohi dituen euskal dubstepper anonimoren bat egon zitekeela pentsatu ez izana. Ze nire begien aurrean dakusadan copypaste-a hain da lotsagabea ezen zalantzarako lekurik be ez dan gelditzen. Konparatu, ostean, jarraian datozan errekortea eta Rockdeluxetik ataratako testu txatala:

bengabeats.JPG

Los retrasos (el disco estaba anunciado para otoño de 2007) no han impedido que el debut oficial en largo de Beni Uthman se convierta en uno de los puntos álgidos del mapa dubstep en lo que llevamos de temporada. Con poco más de 20 años y curtido desde principios de esta década en puñados de sellos con pedigrí contrastado (Big Apple, Planet Mu, Southside Dubstars, Hotflush…) y punteadas colaboraciones con Skream, Hatcha y Coki, el británico es uno de los sacerdotes originales del sonido que, desde el sur de Londres, ha extendido su virus para poner banda sonora a una metrópolis empapada por el eco de Jamaica.

Como pasó en su momento con el drum’n'bass, una vez asentadas las bases del dubstep se deja infestar por invasiones externas para engullirlas dentro de sus patrones y dar variedad de ensanche a sus patrones rítmicos. Benga abre ventanas y su soundtrack se aleja de las pozas oscuras de otros practicantes más herméticos. (…) Juan Cervera , RDL 262

Guzti hau ikusita, Rockdeluxen Lisaböko Karlos Osinagak esandakoa etortzen zait burura: “ohiko prentsa, musika arloan behintzat, eta salbuespenak salbuespen, ez da ezertaz enteratzen”. Zenbat ziri, zenbat kalko sartuko ote diguten eguneroko prentsan, azken orduan presaka egin behar izaten diren artikulu guzti horietan. Eta Bengaren kasu hau horrexegatik egiten zait are deigarriagoa, ez delako justu egun horretan ez dakit non ospatzen den kontzertu baten inguruko informazio artikulua (askotan antolatzaileak eman ohi duen informazioz osatua), baizik eta kritikariak modu askean aukeratu duen diskoaren ganeko inpresio pertsonalak. Mamma mia, zelan dagoen ofizioa…

« Aurreko orrialdea Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2 Report-Msgid-Bugs-To: POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100 PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100 Last-Translator: Jokin Lacalle Language-Team: MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit X-Generator: KBabel 1.11.4 Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2 Report-Msgid-Bugs-To: POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100 PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100 Last-Translator: Jokin Lacalle Language-Team: MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit X-Generator: KBabel 1.11.4

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5