Susterrak… zer!?
Susterrak: Erroak, sustraiak.
Aidean: Agerian, mugimenduan, jantzan.
Baliteke gizakiak modu erraz eta instintiboenean uler dezakeen artea musika izatea. Ume batek danbor baten aurrean inpultso berbera erakusten du hemen, Kanputxean edo Montrealen. Munduko edozein musika izan daiteke ulergarri eta gozagarria edozeinen gizakirentzat. Hortaz, ez da asko esatea musika gizakiaren susterrak agerian jar ditzakeen kode edo disziplina bat dala.

Ideia makarroniko - filosofiko honen harira dator blog honen izenburua. Hori bai, ezin dot ukatu gogokoen ditudan musika jeneroentzako keinua be badala izenburu hori: musika tradizionalaren mundua eta, bestalde, “roots” etiketaren inguruan pilatzen diren jenero eta azpijenero guztiak (reggae, dub, breakbeat, dancehall, drum’n'bass edo dubstep moduko estiloak).
Suposatzen askorentzako guzti hau txinera entzutea modukoa izango dala, baina bueno, belarriren batedo beste musika estilo hauetara apur bat hurbiltzea lortu ezkero blog-aren helburuak sobera beteko lirateke !